28 Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac ene tentationétan.
29 Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala.
30 Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.
31 Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic:
32 Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.
33 Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera:
34 Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen.