49 Orduan haren aldean ciradenéc ikussiric cer ethorteco cen, erran cieçoten, Iauna, ioren dugu ezpataz?
50 Eta io ceçan hetaric batec Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçon escuineco beharria.
51 Baina ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Vtzitzaçue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric, senda ceçan hura.
52 Guero erran ciecén Iesusec harengana ethorri ciraden Sacrificadore principaley, eta templeco capitainey, eta Ancianoey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin?
53 Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen botherea.
54 Orduan hatzamanic hura eraman ceçaten, eta sar eraci ceçaten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic.
55 Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean.