61 Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc.
62 Eta camporat ilkiric Pierrisec nigar eguin ceçan mingui.
63 Eta Iesus çaducaten guiçonac, truffatzen ciraden harçaz, eta cehatzen çutén:
64 Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten, eta interrogatzen çuten, cioitela, Prophetiza eçac nor den hi io auena.
65 Eta anhitz berce gauçaric erraiten çutén haren contra desondratzen çutela.
66 Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten hura bere conseillu barnera
67 Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue sinhetsiren: