40 Baina ihardesten çuela berceac reprotcha ceçan hura, cioela, Ezaiz Iaincoaren berere beldur, ikussiric ecen condemnatione berean aicela?
41 Eta gu behinçat iustoqui: ecen eguin ditugunén merecituac recebitzen citiagu: baina hunec eztic deus gaizquiric eguin.
42 Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara.
43 Orduan erran cieçón Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, egun enequin içanen aicela paradisoan.
44 Eta cen sey orenen inguruä, eta ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano.
45 Iguzquia-ere ilhund cedin, eta templeco velá erdira cedin artetic.
46 Eta oihu eguinic voz handiz Iesusec dio, Aitá, hire escuetan eçarten diat neure spiritua. Eta haur erranic renda ceçan spiritua.