12 Baina Pierrisec iaiquiric laster ceguian monumentera, eta ikartzera beheitituric ikus citzan mihisse hutsac bere gain eçarriac: guero ioan cedin bere baithan miresten çuela eguin içan cenaz.
13 Eta huná, hetaric biga ioaiten ciraden egun hartan berean burgu batetara hiruroguey stadio Ierusalemetic vrrun, Emaus deitzen cenera:
14 Eta minço ciraden elkarren artean heldu içan ciraden gauça hauçaz guciéz.
15 Guertha cedin bada hec minço ciradela eta ciharducatela, Iesus-ere hæy hurbilduric ioan baitzedin hequin batean.
16 Baina hayen beguiac luluratuac ceuden hura eçagut ezleçatençát.
17 Eta erran ciecén, Ceric dirade ioaiten çaretela çuen artean compartitzen dituçuen hitz horiac, eta cergatic çarete triste?
18 Eta ihardesten çuela batac Cleopas deitzen cenac, erran cieçón, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztaquizquic hartan egun hautan eguin içan diraden gauçac?