14 Eta minço ciraden elkarren artean heldu içan ciraden gauça hauçaz guciéz.
15 Guertha cedin bada hec minço ciradela eta ciharducatela, Iesus-ere hæy hurbilduric ioan baitzedin hequin batean.
16 Baina hayen beguiac luluratuac ceuden hura eçagut ezleçatençát.
17 Eta erran ciecén, Ceric dirade ioaiten çaretela çuen artean compartitzen dituçuen hitz horiac, eta cergatic çarete triste?
18 Eta ihardesten çuela batac Cleopas deitzen cenac, erran cieçón, Hi euror aiz Ierusalemen arrotz, eta eztaquizquic hartan egun hautan eguin içan diraden gauçac?
19 Eta harc erran ciecén, Cer gauça? Eta erran cieçoten, Iesus Nazarenoaz, cein içan baita guiçon Propheta, eguinez eta erranez botheretsua, Iaincoaren eta populu guciaren aitzinean.
20 Eta nola hura liuratu vkan dutén Sacrificadore principaléc eta gure Gobernadoréc herioaren condemnationera, eta crucificatu vkan dutén.