20 Eta nola hura liuratu vkan dutén Sacrificadore principaléc eta gure Gobernadoréc herioaren condemnationera, eta crucificatu vkan dutén.
21 Eta guc sperança guendián hura cela Israel redemitu behar çuena: badaric-ere horién gucion gainera, egun duc herén eguna gauça hauc eguin içan diradela.
22 Baina gure arteco emazte batzuc-ere icitu guiaitié, cein guciz goiz monumentean içan baitirade:
23 Eta eriden eztutenean haren gorputza, ethorri içan dituc, dioitela visionebat-ere Aingueruènic ikussi vkan dutela, hura vici dela dioitenenic
24 Eta ioan içan dituc gurequin ciradenetaric batzu monumentera, eta hala eriden dié nola emaztéc erran baitzuten: baina bera eztié ikussi.
25 Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophetéc erran dituzten gauça gucién sinhestera bihotz berantcorretacoac!
26 Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin?