24 Eta ioan içan dituc gurequin ciradenetaric batzu monumentera, eta hala eriden dié nola emaztéc erran baitzuten: baina bera eztié ikussi.
25 Orduan harc erran ciecen, O adimendu gabeac, eta Prophetéc erran dituzten gauça gucién sinhestera bihotz berantcorretacoac!
26 Etzena behar Christec gauça horiac suffri citzan, eta bere glorian sar ledin?
27 Guero hassiric Moyses baitharic eta Propheta gucietaric, declaratzen cerauzten Scriptura gucietan harçaz beraz ciraden gauçác.
28 Eta hurbil citecen ioaiten ciraden burgura, eta harc vrrunago ioaitera irudi eguiten çuen.
29 Baina bortcha ceçaten, cioitela, Ago gurequin: ecen arratsa duc, eta eguna duc beheratu. Sar cedin bada hequin egoitera.
30 Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela, oguia harturic gratiác renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziecén.