30 Eta guertha cedin hequin mahainean iarriric cegoela, oguia harturic gratiác renda baitzitzan, eta hautsiric eman baitziecén.
31 Orduan irequi citecen hayén beguiac, eta eçagut ceçaten hura: baina hura ken cedin hayén aguerritic.
32 Eta erran ceçaten elkarren artean, Etzena gure bihotza erratzen gutan, minço çaicunean bidean, eta declaratzen cerauzquigunean Scripturác?
33 Eta iaiquiric ordu hartan berean itzul citecen Ierusalemera, eta eriden citzaten elkargana bilduac hamecác, eta hequin ciradenac:
34 Erraiten çutela, Resuscitatu da Iauna eguiazqui, eta aguertu içan çayó Simoni.
35 Hec-ere conta citzaten bideco gauçác, eta nola heçaz eçagutu içan cen oguiaren haustean.
36 Eta gauça hauçaz minço ciradela, presenta cedin Iesus bera hayén artean, eta erran ciecén, Baquea dela çuequin.