39 Ikus itzaçue ene escuac eta ene oinac: ecen hura bera naiz ni, hazta neçaçue, eta mira: ecen spirituac haraguiric ez heçurric eztu, nola nic dudala baitacussaçue.
40 Eta gauça hauc erran cituenean, eracuts cietzén escuac eta oinac.
41 Baina oraino hec alegueraz sinhesten etzutela, eta miraz ceudela, erran ciecén, Baduçue hemen deus iatecoric?
42 Orduan hec presenta cieçoten arrain erre çathibat, eta ezti orrace batetaric.
43 Eta harturic hayén aitzinean ian ceçan.
44 Eta erran ciecén, Hauc dirade erraiten nerauzquiçuen hitzac, oraino çuequin nincela, ecen behar ciradela complitu niçaz Moysesen Leguean, eta Prophetetan, eta Psalmuetan scribaturic dauden gauça guciac.
45 Orduan irequi ceçan hayén adimendua, Scripturén aditzeco.