2 Eta ikus citzan bi vnci lac bazterrean ceudela: eta hetaric ilkiric arrançalec sareac ikutzen cituzten:
3 Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén Simonena, othoitz ceguión lurretit retira leçan appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac.
4 Eta minçatzetic ichildu cen beçala, erran cieçón Simoni, eramac barnago, eta largaitzaçue çuen sareac hatzamaitera.
5 Orduan ihardesten duela Simonac diotsa, Magistruá, gau gucian nekaturic eztiagu deus hartu: baina hire hitzera largaturen diat sarea.
6 Eta hori eguin çutenean, enserra ceçaten arrain mola handibat: eta ethencen cen hayén sarea.
7 Eta keinu eguin ciecén berce vncico laguney, ethorriric lagun lequiztén: eta ethor citecen, eta bethe citzaten bi vnciac hundatzerano.
8 Eta hori ikussiric Simon Pierrisec egotz ceçan bere buruä Iesusen belhaunetara, cioela, Parti adi eneganic, Iauna, ecen guiçon bekatorea nauc ni.