36 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, orduan barur eguinen duté egun hetan. Guero comparationebat-ere erran ciécen, Nehorc eztrauca eratchequiten abillamendu berri baten pedaçua abillamendu çar bati: ezpere berriac ethencen du: eta çarrarequin ezta accordatzen berritic den pedaçua.
37 Eta nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan, ezpere mahatsarno berriac çathituren ditu çahaguiac eta bera issuriren da, eta çahaguiac galduren dirade:
38 Baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarteco da: eta biac beguiratzen dirade.
39 Eta ezta nehor çaharretic edaten duenic, bertan berritic nahi duenic: ecen erraiten du, Çaharra hobe da.