13 Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan,
14 (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo:
15 Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena,
16 Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot, traidore-ere içan cena)
17 Eta iautsiric hequin, gueldi cdin leku plano batetan, bere discipuluzco companiarequin, eta populu mulço handirequin Iudea gucitic, eta Ierusalemetic, eta Tyrco eta Sidongo itsas bazterretic, cein ethorri baitziraden hura ençun leçatençat, eta bere eritassunetaric senda litecençat:
18 Eta spiritu satsuéz tormentatzen ciradenac: eta senda citecen.
19 Eta populu gucia hura hunqui nahiz çabilan: ecen verthute harenganic ilkiten cen: eta sendatzen cituen guciac.