2 Eta Phariseuetaric batzuc erran ciecén, Cergatic eguiten duçue Sabbathoan eguin sori eztena?
3 Orduan ihardesten çuea Iesusec erran ciecén, Eztuçue haur-ere iracurri cer eguin çuen Dauid-ec gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?
4 Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean eta propositioneco oguiac hartu cituen, eta ian cituen, eta eman ciecén harequin ciradeney-ere: hetaric iatea Sacrificadorén baicen sori eztelaric.
5 Guero erraiten cerauen, Guiçonaren Semea iabe da Sabbathoaren-ere.
6 Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han guiçon-bat eta haren escu escuyna cen eyhar.
7 Eta gogoatzen çuten hura Scribéc eta Phariseuéc eya Sabbathoan senda leçaqueenez, accusatione eriden leçatençat haren contra.
8 Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic.