23 Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz: ecen huná, çuen saria handi da ceruètan: ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hayén aitec.
24 Baina maledictione çuey abratsoy: ecen baduçue çuen consolationea.
25 Maledictione çuey betheac çaretenoy: ecen gosse içanen çarete. Maledictione çuey orain irriz çaudetenoy: ecen auhen eta nigar eguinen duçue,
26 Maledictione çuey, guiçon guciéc onherranen çaituztenean: ecen molde berean eguiten cerauecen propheta falsuey hayén aitéc.
27 Baina çuey diotsuet dançuçuenoy, Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten çaituzteney.
28 Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic.
29 Eta mathela batean ioiten auènari, para ieçóc bercea-ere: eta eure mantoa edequiten drauanari, iacca-ere eztieçoala debeta.