32 Ecen baldin onhesten badituçue çuec onhesten çaituztenac, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere bere onhesleac onhesten dituzté.
33 Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten duté.
34 Eta baldin presta badieceçue rendaturen drauçuela sperança duçueney, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi deçatençat.
35 Bada onhets itzacue çuen etsayac, eta vngui eguieçue: eta presta eçaçue, deus handic sperança gabe: eta çuen saria içanen da handi, eta içanen çarete Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara.
36 Çareten beraz misericordioso, çuen Aita ere misericordioso den beçala.
37 Ezteçaçuela iudica, eta etzarete iudicaturen: ezteçaçuela condemna eta etzarete condemnaturen: barka eçaçue, eta barkaturen çaiçue.
38 Emaçue eta emanen çaiçue: neurri ona galkatua, eta higuitua, eta mucurru doana emanen çaiçue çuen golkora: ecen neurtzen duçuen neurri beraz, neurthuren çaiçue çuey-ere aldiz.