1 Eta acabatu cituenean bere hitz guciac populuac çançuela, sar cedin Capernaumen.
2 Eta Centener baten cerbitzaria eri içanez hiltzera çohian, cein baitzuen guciz maite.
3 Eta harc ençun çuenean Iesusez, igor citzan harengana Iuduén Ancianoac, othoiztez çayola, ethorriric senda leçan haren cerbitzaria.
4 Eta hec ethorri ciradenean Iesusgana, othoitz ceguioten affectionatuqui, cioitela, ecen digne cela nehorc hura aithor lieçón.
5 Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat harc edificatu diraucuc.
6 Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna, ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin.