19 Eta deithuric bere discipuluetaric biga Ioannesec igor citzan Iesusgana, cioela, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?
20 Eta ethorriric harengana guiçon hec erran ceçaten, Ioannes Baptistac igorri guiaitic hiregana, dioela, Hi aiz ethorteco cena, ala berce baten beguira gaude?
21 Eta ordu berean anhitz senda ceçan eritassunetaric, eta plaguetaric, eta spiritu gaichtoetaric eta anhitz itsuri ikustea eman ciecén.
22 Guero ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Ioannic conta ietzoçue Ioannesi ikussi eta ençun dituçuen gauçác: ecen itsuéc ikustea dutela recebitzen, mainguäc diradela ebilten, sorhayóac diradela chahutzen gorréc dutela ençuten, hilac diradela resuscitatzen, paubrey çayela Euangelioa predicatzen.
23 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.
24 Eta partitu ciradenean Ioannesen mandatariac, has cequión, Ioannesez populuari erraiten, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? canabera haiceaz erabilten den baten?
25 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoetan, eta delicioetan diradenac, reguén palacioetan dirade.