45 Potbat niri eztrautac eman, baina haur, sarthu naicenaz gueroztic, eztuc ene oiney pot eguitetic guelditu.
46 Olioz ene buruä eztuc vnctatu: baina hunec vnguentuz vnctatu citic ene oinac.
47 Halacotz erraiten drauat barkatu çaizcala bere bekatu anhitzac, ecen haguitz onhetsi dic: eta gutiago barkatzen çayonac gutiago onhesten dic.
48 Guero emazteari erran cieçón, Barkatu çaizquin eure bekatuac.
49 Eta has citecen elkarrequin mahainean iarriric ceudenac, bere artean erraiten, Nor da haur bekatuac-ere barkatzen baititu?
50 Baina emazteari erran cieçón, Eure fedeac saluatu au: oha baquerequin.