5 Ecen maite dic, cioiten, gure nationea eta synagogabat harc edificatu diraucuc.
6 Iesus bada ioan cedin hequin. Baina ia etchetic vrrun handi etzela, Centenerac igor citzan adisquideac harengana, ciotsala, Iauna, ezadila neka: ecen eznauc digne ene atharbe pean sar adin.
7 Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.
8 Ecen ni nauc berceren meneco guiçon, ditudalaric neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur, eta eguiten dic.
9 Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden.
10 Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric.
11 Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric vnguisco, eta gendetze handia.