7 Halacotz neure buruä-ere eztiat digne estimatu hiregana ethorteco: baina errac hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.
8 Ecen ni nauc berceren meneco guiçon, ditudalaric neure meneco gendarmesac: eta huni erraiten diarocat, oha, eta badihoac: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari Eguic haur, eta eguiten dic.
9 Eta gauça hauc ençunic Iesusec mirets ceçan harçaz: eta itzuliric erran cieçon berari çarreican companiari, Erraiten drauçuet, Israelen-ere eztudala hain fede handiric eriden.
10 Eta igorri içan ciradenéc, etchera itzuli ciradenean, eriden ceçaten cerbitzari eri içana sendoric.
11 Eta guertha cedin biharamunean Iesus ioaiten baitzen Naim deitzen cen hirira: eta ioaiten ciraden harequin haren discipuluetaric vnguisco, eta gendetze handia.
12 Eta hirico portaleari hurbildu çayon beçala, huná, eramaiten çuten hilbat, bere ama alhargunaren seme bakoitza, eta hiritic compania handia cen harequin.
13 Eta alhargun hura ikussi çuenean Iaunac, compassione har ceçan haren gainean, eta erran cieçon, Eztaguinala nigarric.