18 Ikus-açue bada nola ençuten duçuen: ecen norc-ere baitu hari emanen çayo: eta norc-ere ezpaitu, duela vste duena-ere edequiren çayo hari.
19 Orduan ethor citecen harengana haren ama eta haren anayeac, eta gendetzearen causaz ecin hers cequidizquion.
20 Eta declara cequión, erraiten ceraucatela, Hire ama, eta hire anayeac lekorean diaudec, hi ikussi naiz.
21 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Ene ama eta ene anaye dirade Iaincoaren hitza ençuten eta eguiten dutenac.
22 Eta guertha cedin egun batez, hura sar baitzedin vncian eta haren discipuluac: eta erran ciecén, Iragan gaitecen lacaren berce aldera. Eta parti citecen.
23 Eta vncian hec ioaiten ciradela, loac har ceçan: eta iauts cedin haicezco tormentabat lacera: eta vrez bethatzen ciraden, eta peril çutén.
24 Orduan hurbilduric iratzar ceçaten hura, cioitela, Magistruá, Magistruá, galdu guihoaçac. Eta harc iratzarriric mehatcha citzan haicea eta vraren tempestá: eta cessa citecen, eta sossagu handia eguin cedin.