38 Eta othoitz ceguión guiçon harc, ceinaganic ilki içan baitziraden deabruac, harequin licén: baina Iesusec igor ceçan, cioela,
39 Itzul adi eure etchera, eta conta eçac cein gauça handiac eguin drauzquián Iaincoac. Ioan cedin bada hiri gucitic predicatzen cituela Iesusec eguin cerauzcan gauça guciac:
40 Eta guertha cedin itzuli cenean Iesus, recebi baitzeçan gendetzeac: ecen guciac haren beguira ceuden.
41 Orduan huná, ethor cedin Iairus deitzen cen guiçombat, eta hura cen synagogaco principal: eta egotzi çuenean bere buruä Iesusen oinetara, othoitz eguin cieçon sar ledin haren etchera:
42 Ecen alaba bakoitzbat çuen hamabi vrtheren ingurucoa, eta hura çohian hiltzera. Eta ioaitean gendetzeac hertsen çuen.
43 Eta hamabi vrthez gueroztic odola baratzen etzayon, eta medicuetan bere sustantia gucia despendatu çuen, eta batez-ere ecin sendatu içan cen emaztebatec,
44 Hurbilduric guibeletic hunqui ceçan haren arropa ezpaina eta bertan gueldi cedin haren odol iariatzea.