9 Eta interrogatzen çuten bere discipuluéc erraiten çutela, ceric cen comparatione hura.
10 Eta harc erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco mysterioén eçagutzea: baina bercey comparationez, dacussatelaric ikus ezteçaten, eta dançutelaric adi ezteçaten.
11 Haur da bada comparationea, Hacia da Iaincoaren hitza.
12 Eta bide bazterrecoac dirade, ençuten dutenac: guero ethorten da deabrua, eta kencen du hitza hayén bihotzetic, sinhetsiric salua eztitecençát.
13 Eta harri gainecoac dirade, ençun dutenean bozcariorequin recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz sinhesten duté, eta tentationeco demborán retiratzen dirade.
14 Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade ençun dutenac: baina partitu eta, ansiéz eta abrastassunéz eta vicitze hunetaco voluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté fructuric ekarten.
15 Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac