52 Eta igor citzan mandatariac bere aitzinean, eta ioanic sar citecen Samaritanoén burgu batetan, ostatu appain lieçotençát:
53 Baina etzeçaten recebi, ceren haren beguithartea baitzén Ierusalemerat ioiten cenarena.
54 Eta hori ikussiric haren discipulu Iacquesec eta Ioannesec erran ceçaten, Iauna, nahi duc derragun sua iauts dadin cerutic, eta deseguin ditzan, Eliasec-ere eguin çuen beçala?
55 Baina itzuliric Iesusec mehatcha citzan hec, cioela, Eztaquiçue cer spiritutaco çareten.
56 Ecen guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonén vicién galtzera, baina saluatzera. Eta ioan citecen berce burgu batetara.
57 Guero guertha cedin, hec bideaz ioaiten ciradela, erran baitzieçón norbeitec, Iauna, iarreiquiren natzaic norat-ere ioanen baitaiz.
58 Eta Iesusec erran cieçon. Aceriéc çulhoac citié, eta ceruco choriéc ohatzeac: baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä paussa deçan.