15 Eta cioela, Complitu da demborá, eta hurbil da Iaincoaren resumá: emenda çaitezte, eta sinhets eçaçue Euangelioa.
16 Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden)
17 Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore.
18 Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan çaizcan.
19 Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela.
20 Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan.
21 Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthuric synagogán, iracasten ari cen.