23 Eta cen hayén synagogán guiçombat spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin,
24 Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua.
25 Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic.
26 Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.
27 Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?
28 Eta io ceçan haren famác bertan Galilea inguruco comarca gucia.
29 Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin.