3 Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.
4 Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan.
5 Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac: eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac confessatzen cituztela.
6 Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten çuen.
7 Eta predicatzen çuen, cioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen çapatetaco hedearen beheitituric ezpainaiz lachatzeco digne.
8 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez, baina harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz.
9 Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean.