38 Eta Iesusec erran ciecén, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edaten dudan copá, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheya ahal çaitezquete?
39 Eta hec erran cieçoten, Bay. Eta Iesusec erran ciecén, Nic edaten dudan copá edanen baduçue, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheyaturen baçarete:
40 Baina ene escuinean edo ene ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye preparatu içan çayeney.
41 Eta hori ençunic hamarrac has citecen faschatzen Iacquesez eta Ioannesez.
42 Baina Iesusec hec beregana deithuric dioste Badaquiçue ecen nationén gainean seignoriatzea laket çayenéc, hayén gainean seignoriatzen dutela, eta hayén artean handi diradenéc authoritatez vsatzen dutela hayen gainean.
43 Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari.
44 Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean içan ehen, içanen da gucién cerbitzari.