6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac.
7 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari.
8 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.
9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.
10 Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten.
11 Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.
12 Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.