17 Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
18 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän.
19 Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.
20 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.
21 Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets.
22 Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.
23 Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.