23 Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.
24 Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.
25 Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade.
26 Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.
28 Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen vdá hurbil dela.
29 Hala çuec-ere ikus deçaçuenean gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela borthán.