31 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
32 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.
33 Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten.
34 Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca.
35 Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean:
36 Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten.
37 Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.