13 Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari.
14 Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?
15 Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue.
16 Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.
17 Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin.
18 Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.
19 Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?