28 Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara.
29 Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.
30 Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála.
31 Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten çutén.
32 Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere discipuluey, Iar çaitezte hemen, othoitz daididano.
33 Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin, eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen.
34 Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue.