3 Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco vnguentu precio handitaco boeitabat çuela: eta hautsiric boeitá, huts ceçan haren buru gainera.
4 Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi çayenic, eta erraiten çutenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin içan da?
5 Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu ahal çaten, eta eman paubrey. Eta baçadassaten haren contra.
6 Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen duçue? obra ombat enegana eguin du.
7 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen.
8 Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.
9 Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.