36 Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana.
37 Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala: eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc?
38 Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
39 Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos bera erran ceçan.
40 Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala: ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ceçaqueoten.
41 Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén escuetara.
42 Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen nauena hurbildu da.