44 Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari çatchetzate, eta eramaçue segurqui.
45 Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá, Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón.
46 Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten.
47 Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón beharria.
48 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera?
49 Egun oroz çuen artean nincén templean iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli ditecen Scripturác.
50 Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén.