53 Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scribác.
54 Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean.
55 Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia Iesusen contra testimoniage bilha çabiltzan, hura hil eraci leçatençát: eta etzutén erideiten.
56 Ecen anhitzec falsuqui testificatzen çutén haren contra: baina etziraden conforme hayén testimoniageac.
57 Orduan batzuc iaiquiric falsuqui testifica ceçaten haren contra, cioitela,
58 Guc ençun dugu hori erraiten, Nic deseguinen dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat edificaturen dut.
59 Baina hala-ere hayén testimoniagea etzén conforme.