6 Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen duçue? obra ombat enegana eguin du.
7 Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen.
8 Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.
9 Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.
10 Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat.
11 Eta hec hori ençunic aleguera citecen, eta prometta cieçoten diru emaitera: eta bilha çabilan nolatán hura dembora moldezcoz tradi leçaqueen.
12 Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc, Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat Bazcoa?