62 Eta Iesusec erran cieçón, Ni nauc, eta ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan.
63 Orduan Sacrificadore subiranoac bere arropác erdiraturic erran ceçan, Cer guehiago testimonio behar dugu?
64 Ençun duçue blasphemioa: cer irudi çaiçue? Eta hec guciéc haren contra iugea ceçaten, hil mereci cuela.
65 Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten.
66 Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:
67 Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.
68 Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan.