65 Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten.
66 Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:
67 Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.
68 Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan.
69 Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.
70 Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.
71 Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon hori.