69 Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.
70 Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.
71 Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon hori.
72 Eta berriz oillarrac io ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan.