17 Eta vezti ceçaten hura escarlataz, eta inguru eçar cieçoten buruan elhorri plegatuzco coroabat.
18 Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
20 Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten escarlatazcoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduéz: eta camporat eraman ceçaten crucifica leçatençat.
21 Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat.
22 Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-heçur lekua.
23 Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etzeçan har
24 Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen.