5 Baina Iesusec deus etzeçan guehiagoric ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatec.
6 Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere esca bailitez.
7 Eta cen Barabbas deitzen cembat presonér seditioneco lagunequin, heriotze mutinationez eguin çuenic.
8 Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin liecén bethiere eguin vkan cerauen beçala.
9 Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi duçue larga dieçaçuedan Iuduén Regueá?
10 (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu çutén Sacrificadore principaléc)
11 Eta Sacrificadore principaléc incita ceçaten populua lehen Barabbas larga liecén.