2 Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean
3 Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic?
4 Eta miratu çutenean, ikus ceçaten harria aldaratua cela: ecen guciz handia cen.
5 Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen
6 Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.
7 Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.
8 Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden.