1 ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen buruan, eta ençun içan da ecen etchean cela.
2 Eta bertan anhitz bildu içan dirade hambat non bortha aldiriéc-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen cerauen hitza.
3 Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten çutela laurez eramaiten cen paralyticobat.
4 Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic, erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea.
5 Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.
6 Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten çuten bere bihotzetan, hunela,