13 Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec.
14 Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión.
15 Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin eta haren discipuluequin, ecén anhitz ciraden eta iarreiqui içan çaizcan.
16 Eta Scribéc eta Phariseuéc ikussiric publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten çuela, erran ciecén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du eta edaten?
17 Eta haur ençunic Iesusec dioste, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina eri diradenéc: ecen ez naiz ethorri iustoén deitzera: baina bekatoren, emendamendutara.
18 Eta Ioannesen eta Phariseuén discipuluéc barur eguiten çutén: eta hec ethorten dirade eta diotsate, Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipuluéc barur eguiten dute, eta hire discipuluéc ezpáitute baruric eguiten?
19 Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gendéc baruric ahal daidite ezcondua hequin deno ? ezcondua berequin duteno baruric ecin daidite.