17 Eta haur ençunic Iesusec dioste, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina eri diradenéc: ecen ez naiz ethorri iustoén deitzera: baina bekatoren, emendamendutara.
18 Eta Ioannesen eta Phariseuén discipuluéc barur eguiten çutén: eta hec ethorten dirade eta diotsate, Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipuluéc barur eguiten dute, eta hire discipuluéc ezpáitute baruric eguiten?
19 Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gendéc baruric ahal daidite ezcondua hequin deno ? ezcondua berequin duteno baruric ecin daidite.
20 Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, eta orduan barur eguinen duté egun hetan.
21 Eta nehorc oihal pedaçu latz-bat eztu iosten abillamendu çar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten drauca çarrari, eta gaizcoatzenago da ethendurá.
22 Halaber nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu çahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta çahaguiac galtzen dirade baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarri behar da.
23 Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela buruca idoquiten.