4 Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden.
5 Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.
6 Orduan ilkiric Phariseuéc, bertan Herodianoequin conseillu eduqui ceçaten haren contra, hura hil lecatençat.
7 Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alderát: eta iarrequi cequión gendetze handia Galileatic eta Iudeatic.
8 Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguruètan habitatzen ciradenetaric gendetze handi, ençunic cein gauça handiac eguiten cituen, ethor citecen harengana.
9 Eta erran ciecén bere discipuluey vncichobat bethi prest eduqui lequión, gendetzearen causaz, hers ezleçatençát.
10 Ecen anhitz sendatu vkan çuen, hala non afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecatençat.